XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
114. APIRILAREN 13KO 1/1989 LEGEA, EHIZEKO ETA IBAI- ARRANTZUKO ARDURALARITZA-HAUSPEN JAKIN BATZUREN ZERMUGAPENA ALDATU ETA ZIGORREN ZENBATEKOA HAUNDIAGOTZEKOA
Ehizeko eta ibai-arrantzuko arduralaritza-hauspenen aurkitzen gareneko ekonomi eta gizarte-egoerari egokituzko zenbatekoak finkatzen dira Lege honetan, eta horiek etengabe eguneratzen joateko bideak jartzen eta, horiek, zenbateko berberei denboraldi luzeetan eusteagatiko diru-hutsaldizko egoerarik berriro ez izateko, noski, hori eraginkortasunaren kalterako izango litzateke eta.
Bestetik, gehiago atzeratzerik ez zegoen berrikuntza honetzaz baliatuz, arduralaritza-hauspen jakin batzuk aldatu eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteak bere berarizko dituen zernolakoei eta konstituzio-manuei egokitzen zaizkie
1- Ehiza-alorreko arduralaritza-hauspenak oso larri, larri, ez horren larri eta arinetan sailkatzen dira.
1.1 Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko lege-hauspen oso larritzat eta 50.001 pezetatik 500.000 pezeta arteko isunezko eta ehizerako baimena kendu eta 3 urtetik 5 urteko aldian hori berriro eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotza
1.1.1 Zientziaren aldetik interesgarriak direlako,
1.1.2. Basauntzak, oreinak, orkatzak eta bestelako ehiza haundiak arkara daudenean harrapatzea, Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko horretarako gai zen zerbitzuak ehiza-moeta hauek harrapatzeko berarizko baimena eman dezaneko ehiza-jaurpide berezipeko lurretan salbu.
1.1.3. Ehiza-jaurpide bereziak hartzen dituen lurretan ez besteetan geben-aldian ehizean ibiltzea.
1.1.4 Koneju-zuloak eta basa-piztien babes eta aterpe-aldeak ondatzea nahiz erretzea.